1. TORNEOAREN ARAUAK
Bilbaocup FIFAK-k ezarritako arauen arabera jokatuko da, RFEF-ek gehitutakoak barne, reglamentu honetan azaltzen diren xehetasunak kenduta.
2. TORNEOAREN SISTEMA
Urte guztietako mailetan, taldeak 4 edo 5 taldeko multzoetan osatuko dira .
Talde multzo bakoitzeko taldeak jokatuko du bere talde multzo bereko beste taldeekin, modu honetan partidu kopuru minimoa zihurtatuz .
Multzo bakoitzeko lehengo sailkatua (kasuren batean bigarrena) kanporaketa txandak jolastera pasatuko da, urte maila bakoitzeko talde finalista erabaki arte .
PARTIDU BAT IRABAZTEAK HIRU PUNTU LORTZEA DAKAR .
BERDINDUTA GELDITUTA, TALDEEK BANA PUNTU LORTUKO DUTE .
GALTZEKOTAN 0 PUNTU LORTUKO DA .
Sailkapen ligaren amaieran, bi edo talde gehiagok puntu berberak gehituz gero, bata edo bestearen sailkapena hurrengo arauak jarraituz erabakiko da:
1. Golen ezberdintasuna
2. Golak alde
3. Talde bakoitzak lortutako emaitzak
4. Kopuru gutxien txartel horietan eta gorrietan
5. Penalti jaurtiketa FIFA-ren arauen arabera
3. MAILAK
[IKUSI]
4. PARTIDUEN EGUTEGIA
Taldeak IGANDEAN, EKAINAK 25, heldu behar dira, erabakitako aukeran alojatuko direlarik.
Partiduak hurrengo ASTELEHENETIK, EKAINAK 26, LARUNBATA arte, UZTAILAK 1,jokatuko dira, partaidei heltzean edo helbide elektronikoaren bidez emango zaien egutegiaren arabera.
Egutegi honek zehaztuko du partiduaren ordua , zelaia eta bere kokapena eta urteei dagokien maila.
5. PARTIDUEN IRAUPENA
Partiduen iraupena
2 x 2 0 min. ( KATEGORIA GUZTIAK )
Atzedenen iraupena
5 min. ( KATEGORIA GUZTIAK )
6. JOKALARIEN KOPURUA
Futbol 7
Talde batek ezin dezake erabili 12 jokalari baino gehiago.
Ez da egongo aldaketetan limiterik
Futbol 11
Talde batek ezin dezake erabili 15 jokalari baino gehiago.
Ez da egongo aldaketetan limiterik
7. URTEEN KONTROLA / JOKALARIAK
Partidua hasi baino lehen, taldearen arduradunak fitxak, NAN edo pasaportea aurkeztu beharko ditu antolatzaileen mahaian.Dokumento hauek originalak izan behar dira. Jokalarien zerrenda partiduaren aktan idatziko da.
Talde bereko jokalari batek maila desberdinetan joka dezake. Horretarako urteak izan behar ditu eta dagokion zerrendan izena emanda egon . Ez da onartuko jokalari batek maila bereko talde desberdinetan izena ematea.
Parte hartzeko, antolatzaileek partaideen eskueran jarriko duen dokumentua amaren, aitaren edo tutorearen baimenarekin erantsi beharko da.
8. ERREKLAMAZIOAK
Kexak edo erreklamazioak idatzita zelaiko arduradunari eman beharko zaizkio partiduaren bukaeratik 90 minutu igaro baino lehen.
Kexa tasa (30 Euro) erreklamazioa egiterakoan ordaindu beharko da. Erreklamazioa onartuz gero, Kexa tasa berriro bueltatuko da.
Antolatzaileek ez dute onartuko epaileek hartutako erabakiekin zerikusia duten kexarik.
9. PUNTUALTASUNA
Talde GUZTIEK prest egon behar dira partidua hasi baino 15 minutu lehenago.
Honela ez baldin bada eta antolatzaileek ez etortzeko arrazoi justifikaturik ez dagoela ulertuz gero, emaitza 3-0 izango da.
Futbol partiduen atsedenaldiak (5 minutu) zelai berean egin beharko dira.
10. EKIPAMENDUA
Arbitroak erabakitzen badu talde batek aldatu behar dituela kamisetak, talde bisitariak (Partiduaren zerrendan bigarrena azaltzen dena) kamisetak aldatu beharko ditu.
Antolatzaileek Torneoa hasi baino lehen, kamiseta ofizialaren kolorea eskatuko dute.
Kamiseta guztiak zenbakia izango dute eta hauek Partiduaren Aktan agertzen direnekin bat etorriko dira . Zenbakiak bizkarran jarriko dira.
11. FUTBOL ZELAIAK
Zelai guztiek, azken generazioko belar artifiziala dute.
12. ERREGIMEN DISZIPLINARIOA
Txartel gorri zuzena ikusten duen jokalaria 2 partidu jokatu gabe egongo da. Txapelketaren zehar hiru txartel hori gehitzen baditu, hurrengo partidua jokatu gabe egongo da.
Talde bat 4 jokalariekin (futbol7) / 7 jokalariekin (futbol11) geldituz gero, partidua jokatu gabe geratuko litzateke 3-0 galduz.
Txapelketaren zehar talderen batek jarrera gogorregia azalduko balu (liskarrak antolatzaileekin, epaileekin, etb), zuzenean kanporatua izan litzateke.
Jarrera txar batek eragin dezake ostatuko zuzendaritzak alojamendu eta janari zerbitzua bukatutzat jotzea Torneoaren Antolatzaileak parte hartu ezin dutelarik.
1 3 . TXAPELKETA EGITARAUA
Txapelketa batzordeak partiduen programazioan aldaketak egiteko ahalmena du.Aldaketen berria talden arduradunei esango zaie denbora nahikorekin
14. ASEGURUAK
Ordezkari guztiek bere jokalariak aseguratu behar dituzte zelai barruan zein kanpoan . Parte-hartzaile guztiek gizarte-segurantza edo aseguru pribatuaren txartela beraiekin eraman behar dute. Bilbaocup-ak ez da lesioaz, gaixotasun, galtzeak edo lapurketaz arduradun egingo.
|