bilboFIT  
    cas    eng   
   bilboFIT berriak
   Zer da bilboFIT ?
   Egitaraua
   Instalazioak
   Argazki bilduma
   Inskripzioa
   Babesleak
   Aldizkaria
   Kontaktua
 
Kirolaunitz
 
 
 
 
Zer da bilboFIT?
 

Munduko herrientzako topalekua

 

Bilbofit 09k, seigarren aldiz, nazioarteko parte-hartzaile ugari bilduko ditu hiribildu historikoan, osasunean eta parte-hartzean oinarritutako guztiontzako kirolak gure lurralde historikoan hartzen dituen eremu desberdinen inguruan.

Aurten, pasa diren konbentzioetan ezarritako helburu berdinekin, hala nola, kulturartekotasuna eta kirola egiteko sarrera zailtasun handienak dituzten taldeen integrazioa (Kirol Aunitzeko sorrerarako balioak), luxu handiko programa bat antolatu da, non fitness munduko profesionalek, bai aerobic bai dantza moderno edo indoor zikloko espezialitatekoek, etorkin taldeek batez ere egiten dituzten kirol eta kirol espezialitateetako areto-futbol, saskibaloi eta, bereziki berria eta esanguratsua den ekuaboleyko kirolariekin elkar biziko duten. Noski, erakusketek eta gazteenek ere euren lekua izango dute.

Kartel osoa, Gureaisia programaren islada da, hau da, kirola egiteko sarrera normalizaturako programa bat, etorkin taldeek erabiltzen dituzten espazio publikoen bitartez. Programa hau Kirol Aunitz Kultur eta Kirol Erakundea 2007. urtetik garatzen ari da, BBK, Eusko Jaurlaritza, Bilbo, Durango, Leioa eta Getxoko Udaletxeen laguntzari esker, baita zenbait hedabide eta elkarteri esker ere, sare desberdinak osatu dutenak, etorkin elkarte eta kirolari buruzko Kirol Altxatu sarea bezala, edo emakumeek soilik eratutako genero, kirola eta inmigrazioari buruzko Maad sare espezifikoa bezala. 10.000 pertsona eta 15 etorkin elkartek jaso dute zerbitzu honen laguntza, eta komunikabide batzuek eta gizarteratzerako euskal sistemaren beste eragile batzuek ere bai. Garrantzitsua izan da batez ere, urte guztietan bezala, Mundialito BBK-a, aurten, zelai historikoan, 7500 pertsona baino gehiago bildu dituena, Maroko eta Kolonbiak jokatu zuten finalerako.

Hau horrela, Bilbofit kulturen epizentro bihurtuko da, Bilbo unibertsoaren eta atzerriaren zati baten hiriburua dela baieztatzen duen esaera berretsiz.

 
Kirol Aunitz Kultur eta Kirol Erakundea   
© 2007 Kirol Aunitz - Kultur eta Kirol Erakundea