Kirol Aunitz - Kirol eta Kultur Erakundea  
    cas    eng   
   Nor gara
   Zer egiten dugu
   Nola egiten dugu
   Berriak
   Kontaktua
   Loturak
 
 
 
 
Zer egiten dugu
 
Gureaisia

· Aurrekariak:
Aisialdiko ohiturak non garatu, probintziaz probintzia, herrialdez herrialde edo kontinentez kontinente aldatzen dira. Arrazoi honegatik, aisialdiko ohitura jakin batzuk dituzten pertsonak beste herrialde batzuetan praktikan jartzen saiatzen direnean beste errealitate batekin talka egin dezakete eta, ondorioz, bai egokitzapen- zein gizarteratze- arazoak sor daitezke.

Ziurrena, tokiko arauak ez ezagutzeagatik, gizakiak harrera egiten dion herrialdeko arauak apurtu ditzake batzuetan, haren antzinako etxeko modu naturalean bezala portatzen denean.

Aisialdiak eta haren alderdietako batzuek, hala nola, jolasa eta kirola, hizkuntza "unibertsal" bat dute komunean, baina hizkuntz hau desitxuratu egiten da praktika horiekin batera elkarbizitza kaltetu egiten duten beste aktibitate batzuk garatzen direnean. Espazio publikoetan, kirol-praktikarekin batera egin ohi dituzten salmenta ibiltariak eta alkohol gehiegi edateak dakartzaten ondorioak, kasu.

Etorkinek maiz aurkako sentitzen duten gizarte testuinguruetan, bertako pertsonak ere ez dira beste kultura batzuetatik etorritako pertsonen presentziara egokitzen. Inadaptazioa, beraz, elkarren artekoa da. Talde batzuek, hala etorkinenak nola bertakoenak, errealitate eta kultura propioarenak ez diren gaiei eta ikaskuntzei buruzko gizarte- eta parte hartzeko interes gutxi erakusten dute. Batera existitzen diren talde nazionalen arteko harremana eta komunikazioa eskasa da. Ez dute udaletan elkarrekin bizitzen eta, ondorioz, elkarbizitza oztopatzen duen elkarrenaganako ezjakintzasuna sortzen da.

· Deskripzioa
Aurreko problematika kontuan hartuta, GUREAISIA proiektua kirol-espazio publiko hauek modu antolatu eta iraunkorrean kudeatu eta koordinatzeko beharrari erantzuteko sortzen da.Horrela, aipatutako ondorioak ekidin eta aurreikusi nahi dira.

· Helburuak:

Kirol-espazioaren erabilera egokirako biztanleria orientatu eta kontzientziatu
Polikiroldegietarako eta beste espazio publikoetarako sarrera erraztu
Espazio hauek autokudeakeatzeko hezitu
Federazioetarako sarrera eta kluben sorrera lortzeko etorkinek osatutako elkarteak informatu eta aholkatu

 
bilboFIT
· Zer da?

Bilbofit, Fitness eta Kirol- Medikuntza eta Kudeaketari buruzko Nazioarteko Konbentzioa, Kirol Aunitzek, Kultur eta Kirol Erakundeak 04, 05, 06 eta 07 urteetan zehar Bilbon antolatu duen denboraldiaren aktibitate nagusiena da. Konbentzio honen helburuak honako hauek dira:


  . Fitnessaren profesionalen prestakuntza eta birziklapena, nazio- eta nazioarteko mailako presenter eta irakasle garrantzitsuenekin.
  . Talde desberdinen kirol-parte-hartzea sustatu, guztiok helburu batek elkartuta daudelarik: "kirol eta aktibitate fisiko osasuntsu desberdinen sustapena eta praktika".
  . Fitnessaren arloko oraingo eta etorkizuneko balore berriak aurkitu eta sustatu.
  . Orain arte "sektore profesional" batzuei bakarrik zuzenduta egon diren aktibitateetan "Guztion" parte-hartzea bultzatu, aukera ekonomiko eskasak dituzten taldeak barne.
  . Eskualde eta nazio desberdinetako herrien elkarbizitza eta hartu-emana ahalbidetu.

  . Kirol-aktibitate zehatz eta jarraituen antolaketa eta koordinazioa (ligak, txapelketak, kirol-campusak, etab.), hala nola:

Berriotxoako Gabonetako Txapelketak 02, 03, 04 eta 05, gizarte helburu desberdinei zuzenduta (elkarbizitza, emakumearen parte-hartzea eta kirol iraunkorra).
Kirikiñoko Areto-Futboleko I Txapelketa
Durangaldeko 05 etorkinentzako Kulturarteko Liga
Santurtziko 05 eta 06 Campus Kirol Anitza, Saiatu Elkartearen laguntzarekin, non ume elbarrituek minusbaliotasunik gabeko umeekin batera kirola egin zuten.
Bilboko Areto-Futboleko Nazioarteko I eta II Campusak
Bilboko Kirol Aunitz-Areto-Futboleko Gabonetako I eta II Txapelketak
Athletic Klub Fundazioaren Enpresen arteko Liga 06/07-07/08.

  . Ikerkuntza eta hobekuntza. Kirol Aunitzek autu desberdinei buruzko azterketak egin ditu, haren esku-hartzea edo proiektu baten gauzatzea baino lehenago diagnostiko baten beharrizana egokitzat jo duenean. Hurrengo hauek adibide batzuk dira:

Kirol iraunkorrari buruzko azterketa Bilboko ikastetxe publikoetan. Kirol Aunitzek ikastetxeetan dauden aisialdiko baliabideei eta kirola egitean hauek erabiltzeko moduari buruzko ikerketa 2005. urtean amaitu zuen.
Etorkinek erabiltzen dituzten Bizkaiko espazio publikoei buruzko azterketa Gureaisia proiekturako.

  . Sentsibilizazioa eta heziketa (jolasak, ikastaroak eta hitzaldiak).

JOLASAK
Kirol iraunkorraren aldeko jolasak
Jolas ez sexistak.
Munduko jolasak.

IKASTAROAK
Aerobiceko monitorearentzako udako ikastaro intentsiboa
Aerobiceko monitorearentzako urteko ikastaroa
Ziklo indoorreko monitoreen prestakuntzarako ikastaroak

HITZALDIAK
Eskoletako gurasoei zuzendutako mintzaldiak
Kirol- edo aisialdiko monitoreentzako hitzaldiak

  . Argitalpenak (dekalogo bat eta zenbait aldizkari). Kirol Aunitzek, Kultur eta Kirol Erakundeak aurrera daraman aktibitatearen emaitza bezala honako argitalpenak aipa ditzakegu:

Bilbofit Aldizkaria
Eskolako kirolerako kirol iraukorrari buruzko dekalogoa

Gainera, 2007/2008 ikasturtean zehar, Kirol Aunitzek eskolako kirolerako euskararen erabilerari buruzko dekalogoa eta gutxiengo batzuenak diren kirolei buruzko egunkari bat argitaratzeko bidean dago.

  . Informazioa eta aholkularitza etorkinen elkarteentzat: federazioetarako sarreran eta kluben sorreran laguntzeko etorkinek osatutako elkarteak informatu eta aholkatu.


  . Marketing, protokoloa, koordinazioa eta giza baliabideak, merchandising eta komunikazio-kabinetea. Gizarte sustapenerako aktibitateak. Kirol Aunitzek urte osoan zehar modu jarraian garatzen ditu aktibitate mota hauek GSI Inmogroup Bilbo Areto-Futbola eta Eusko Basque enpresekin; eta Stilo Berrio eta Kirol Aunitzeko emakumezkoen areto-futboleko taldeekin.

 
 
                 © 2007 Kirol Aunitz - Kultur eta Kirol Erakundea